![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12434-giron_pelicula_de_manuel_herrera.jpg?itok=dwa6GYWj)
Girón, Manuel Herrera, 1972, 120’.
Girón dokudrama izugarri originala da. 1961ean iparramerikarrei gaizki irten zitzaien Bahía de Cochinoseko inbasioaz dihardu, bertan heroismoaren irudikatze zinematografiko konbentzionala dekonstruitzen dela.
Artxibo irudiak, elkarrizketak, antzezpenak eta offeko narrazioa konbinatzen ditu filmak gertatukoaren kontaketa bat bilbatzeko, baina gertaeren berri ematen dutenak ez dira adituak, analistak edo buruzagiak, baizik eta pertsona normalak, bere garaian gertaeretan parte hartu zutenak eta gero beren bizimoduetara itzuli zirenak. Ezaugarri horiek guztiak areagoturik gertatzen dira genero belikoari dagokion pantaila panoramikoaren formatuan filmatzean, zinea espektakulutzat hartzen duen modu nagusia iraulzen duela.
Lekukotasunak kokagune errealetan grabaturik daude eta filmak protagonisten historiak berregiten dituzte, berek hitz egiten duten bitartean. Dokumentalaren eta antzezpenaren arteko desberdintasuna ez da ezkutatzen, aitzitik nabarmendu egiten da, eta emaitza zine belikoaren imaginarioaren dekonstrukzioa da.
Manuel Herrera zuzendariaren 'Girón' filmaren proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren bukaera gisa.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12434-giron_pelicula_de_manuel_herrera.jpg?itok=dwa6GYWj)