Los Olvidados, Luis Buñuel, Mexiko, 1950, 88'
Hau Buñuel bat dela esaten hasiko gara. “Picasso bat, Velázquez bat edo Goya bat” dela esango bagenu bezela. Mexikoko etapako Buñuel bati buruz ari gara. Exilioan zegoen garaia, Gran Casino (1946) porrot izugarria eta gero zinea betirako uztear egon zen garaia. Baina erorketaren ostean igoera iritxi zen, batzutan zinea -eta bizitza- horrelakoa da, eta El gran calavera-ko (1949) takila arrakasta eta gero Buñuelek, azkenik, bere istorietako bat grabatzeko aukera izan zuen berriro: iluna, gordina, zuzena eta bere imajinario bisual partikularretik gainezka egiten duena.
Pedro eta Jaibo Mexiko Hiriko auzo pobre bateko bi nerabe dira. Garrantzi gutxiko gaizkileak, basatiak, zentzategira sartu eta atera dabiltza horietakoak, begiek distira egiten dizkien horietakoak. Jose Antonio de la Loma, Eloy de la Iglesia edo lehenengo Sauraren zine-kinkia oraindik ez zegoen asmatuta baina Buñuel dagoeneko grabatzen ari zen 1950 urtean. Bai existitzen zena italiako neorrealismoa zen, Luis Buñuelek handik hartu zituen kaleei zuzendutako begirada dokumental eta zuzena. Emaitza gazteriaren eta miseriaren erretratu krudela da. Horren krudela den, Mexikoko estrenoa eta gero, nazionalistek zuzendaria Mexikotik bota nahi izan zutela eta pelikula zineetatik kendu zuten lau egunera. Baina Cannes-eko zinema jaialdiak egoera irauli zuen: filmaren aurkezpenaren ondoren, Luis Buñuelek zuzendari onenari saria jaso zuen eta fraziako prentsak Calandako zuzendariaren maisutasunarekin txundituta gelditu zen berriz. Eta Frantziak txalotzen zuen bitartean, Mexiko ezin zen atzean gelditu. Horrelakoa da bizitza. Los olvidados berriz estreinatu eta bi hilabetez mantendu zen zinemetan.
Pelikula Unescoren “Memoria del mundo” artxiboaren barruan dago. Pelikula oinazetan eta kezkagarri aurkezten da Gustavo Pittalugaren gaiekin Rodolfo Halffterrekn eginiko musikarekin. Pelikula oiloz beteta dago. Pelikulak amets sekuentzia bat dauka dagoeneko Zinearen Historiaren parte dena. Pelikulak Aro atomikoaren kurtso berri bati emango dio hasiera, gure zinearen historia eta gazte imajinarioari buruzko gure birpasa.
Canneseko zinemaldian zuzendari onenari saria 1951 urtean.
Luis Buñuel zuzendariaren 'Los olvidados' filmak gure zinearen historia eta gazte imajinarioari eskaintzen diogun gainbegirada den 'Aro atomikoa' zikloaren kurtso berri bati emango dio hasiera.