Mañana a esta hora, Lina Rodriguez, Colombia-Canada, 2016, 85', JB
Adelaidak 17 urte ditu eta bere familiarekin bizi da, Lena eta Francisco. Dena bere lekuan dagoela dirudien gazte pelikula horietako bat da hau: Bogotáko apartamentu batean edozein egunerokotasun eta elkarbizitzak dituen gorabeherak dituen familia bizitza eroso bat. Bizitza heldua ezagutzen ari den neska baten laguntasunak, maitasunak, planak, ametsak, negarrak, frustrazioak, pozak, promesak eta metak.
Pelikula hau heldu bilakatzeari buruzko pelikula sutila eta ederra dela esan genezake. Orekari buruzkoa. Identitate propio baten erakuntzari buruzkoa. Famili loturei buruzkoa. Batzutan bapatean iristen den hutsune sentsazioari buruzkoa. Justu Adelaida bizitzen eta neurtzen ari denean zer den heldu egite hori, zer den bere amarekin behin eta berriro eztabaidatze hori, zer den bizitzari buruz galdezka egite hori, justu momentu horretan gertatuko da trajedia. Eta bizitzak jarraituko du. Eta bizitzak. Jarriatuko du.
Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian (Suiza) estreinatua, 2016.
Lina Rodríguez 'Mañana a esta hora' filma, heldu bilakatzeari buruzko pelikula sutila eta ederra da.