Chronik der Anna Magdalena Bach (Crónica de Anna Magdalena Bach), Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet, 1967, 93'
Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zuzendariei eskainitako Fokuaren aurkezpena, komisarioetako bat den Manuel Asín-en eskutik eta Chronik der Anna Magdalena Bach filmaren proiekzioa. Johann Sebastian Bachen bizitzaren kontakizuna bere emazteak, Anna Magdalenak, kontatuta. Garaiko dokumentuak abiapuntutzat hartuz, Nekrolog (1754) adibidez, eta J.S. Bach beraren eskutitzak, musikariaren bizitzari buruzko erretratu bat konposatzen du filmak. Strauben hitzetan, “asmoa zera da, musikak pelikulan ez du laguntza edo komentario gisa funtzionatu behar, materia estetiko gisa baizik”.
Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zuzendariei eskainitako Fokuaren aurkezpena eta 'Chronik der Anna Magdalena Bach' filmaren proiekzioa.