Zu früh, zu spät — Trop tôt, trop tard — Troppo presto, troppo tardi (Demasiado pronto, demasiado tarde), Jean-Marie Straub, Danièle Huillet, Frantzia, Egipto, 1981, 100’, JBAES*, DCP.
Serge Daneyk honakoa esan zuen Trop Tôt, trop tard-i buruz: “Haizea filmatzeko gai izan den pelikula gutxietako bat da Sjöstrom-en El Viento-z geroztik. Ikusi -eta entzun- egin behar da sinetsi ahal izateko. Kamerak eta ekipo ahul batek haizea bela gisa eta paisaia itsaso gisa hartu izan balute bezala da. Kamerak haizearekin jolasten du, hura jarraitu eta itxaroten du, errebotatzen duen burbuila bat balitz bezala itzultzen da beregana.
*Oharra: Filmak azpititulo bereziak izan ditzake. Hainbat esaldi edo zati azpititulorik gabe egon daitezke, adibidez. Hau ordea ez da akats bat, Straub eta Huilletek euren filmak azpititulatuak izatea nahi zuten moduari erantzuten dio.
'Zu früh, zu spät — Trop tôt, trop tard — Troppo presto, troppo tardi (Demasiado pronto, demasiado tarde)' filmaren proiekzioa, Jean-Marie Straub eta Danièle Huillet zinemagileen filmografian sakontzen duen fokoaren baitan.