Safari, Ulrich Seidl, Austria, 2016, 90’, JBAES (martxoak 18), JBAEU (martxoak 24), DCP
Ulrich Seidl behatzaile fina da, eta oraingoan ere bere kamera dokumentala zorrotz erabiliko du Europako gizartearen dekadentzia erretratatzeko: kasu honetan, Afrikako ugaztun handien ehiza jarriko du jomugan. Bai, Botswanako naturaren erreserba batera joatea turismo egitera, esate baterako, elefante bati tiro egiteko.
Aurreko filmean Seidlek Austriako sotoetan ezkutuan dauden filiak eta fobiak disekzionatu bazituen, oraingoan aire zabalera irtengo gara. Austriako goi-klaseak kamuflajeko arropekin mozorrotuko dira eta Afrikako luxuzko resort batera joango dira, ehizaldiak antolatzera; pieza bakoitzak dauka bere prezioa, zailtasuna gorabehera. Eta aisialdi mota hori eta bizi-estilo hori azaltzeko keinu eta hitz bakoitza «gure arimaren hondoan/sotoan garen horren» isla da.
Horixe da, hain zuzen, ezagutu beharreko zuzendari austriar honen zinema dokumental eta ia fotografikoaren funtsa: dekadentzia bistaratuz gogoeta eragitea. Eta, horrela, ia inor ausartzen ez den galdera deseroso eta kritikoak sustatzea: arraitzen al du sistema kolonialak Europa zaharrean finkatuta? Diruak guztia eros al dezake? Tiro egiteko ekintza eta zeinua aintzinako gerra amaigabe baten jarraipen gisa uler daiteke?Hori arrazismoa da? Hori faxismoa da? Seidlek zinemaren bidez erantzungo die galdera horiei, zinemaren esentziaren bidez, eta horregatik maite dugu hainbeste bere probokazioa. Jirafa baten edertasuna eta suntsipena ikusita, geure buruari galde diezaiogun zer garen, zer izan garen eta zer izan gaitezkeen berriz ere.
Ulrich Seidl behatzaile fina da, eta oraingoan ere bere kamera dokumentala zorrotz erabiliko du Europako gizartearen dekadentzia erretratatzeko: kasu honetan, Afrikako ugaztun handien ehiza jarriko du jomugan.