La pivellina (Non è ancora domani) (The Little One), Tizza Covi, Rainer Frimmel, Italia, 2009, 100', JBAES, DCP.
Tizza Covi eta Rainer Frimmel zuzendari bikote austriarraren azken filmaren estreinaldiarekin bat eginik (martxoaren 25ean), nazioarteko zirkuituan kokatu zituen filma berreskuratuko dugu: La pivellina, 2009ko Cannes-eko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztua eta Label Europa Cinemasekin saritua europar filma onena bezala.
Tizza Covi eta Rainer Frimmelek tradizio neorrealista italiarraren onena berreskuratzen dute fikzio eta dokumentalaren arteko mugak ezabatzen dituen artisau filma txiki honetan. Profesional ez diren aktoreekin lanean eta eszenatoki naturaletan, filmak zirku munduko bikote baten istorioa aurkezten du, Patty eta Walterrena. Egun batean euren karabanaren aurreko parkean Asia izeneko bi urteko umea aurkitzen dute. Emaitza, haurtzaroaren mundura eta Erromako aldirietako biztanleen mundura hurbilpen humanista da.
Tizza Covi eta Rainer Frimmel zuzendarien 'La Pivellina (Non è ancora domani)' filmaren proiekzioa, haur, nerabe eta gaztetasunari eskainitako zikloan.