Höhenfeuer, Fredi M. Murer, Suitza, 1985, 120', JBAES, DCP.
Suitzako zinemagintza berria delakoaren hiru filmek tartea izan zuten nazioarteko kritikarien eta zinema-jaialdien zirkuituan 1970ko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran: Jonas qui aura 25 ans en l'an 2000 (1976), Alain Tannerrena; Les Petites Fugues (1979), Yves Yersinena; eta The Boat Is Full (1981), Markus Imhoofena. Hori horrela, miresmen handiz jaso zen 45 urteko zuzendari/poeta batek egindako Höhenfeuer filma, eta helvetiar konfederazioko zinemaren historiako obrarik handienen artean sartu zuten berehala.
Murerrek mendi baten magaleko baserri batean kokatu zuen istorioa. Bertan bizi da familia protagonista: nekazari bikote bat, arreba nagusia, Belli, eta anaia txikia, sortzez gorra. Mutikoa mendialdera bidaliko dute lursail bat garbitzera, eta Belli bisita egitera joango zaionean, bien arteko maitasun-istorio sekretua piztuko da.
Filmak Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko 1985eko Zinema Jaialdian, eta epaimahaiak goraipatu zituen "zehaztasun etnografikoa, paisaiaren edertasun isila eta arreta handiz zaindutako soinu-banda naturala".
Fredi M. Murer zuzendariaren 'Höhenfeuer' filmaren proiekzioa, Locarnoko Zinema Jaialdiari eskainitako gutun zuariaren baitan.