
Haur zein heldu, jolasen bitartez, zirkuaren mundu liluragarria ezagutuko dugu elkarrekin. Lurreko eta aireko akrobaziak, malabareak eta objektuen manipulazioa, oreka... Eta hori guztia antzerki eta klown zertzeladez zipriztinduta.
Lantegiaren lehen bi egunetan, norbere gorputza ezagutzeko ariketak egingo ditugu eta zirkuko askotariko diziplinak landuko ditugu. Hirugarren eta azken egunean, ikasitakoa islatuko duen erakustaldi publiko txiki bat aurkeztuko dugu, Patiora arratsaldeko 17:45etan hurbiltzen direnen gozamenerako. Eta bukaztean, nahi duenak zirku artista gisa dituen trebetasunak deskubritzeko aukera izango du. (Sarrera librea da, baina lekuak mugatuak dira)
Xomorro Taldeak gidatutako hiru egunetako lantegian, haur zein heldu, jolasen bitartez, zirkuaren mundu liluragarria ezagutuko dugu elkarrekin. Lurreko eta aireko akrobaziak, malabareak eta objektuen manipulazioa, oreka...
