Mugaren ideia oinarrizko ardatz duten hiru proiektu aurkezten ditu Amaia Molinet artistak. Muga bera alderdi politiko, kultural eta fisikotik birpentsatzea proposatzen du. Ibilbideak Europan, Saharan edo Islandian kokatutako lurraldeen egoera arakatzen du, eta lurralde propioan amaitzen da, bere ohiko lanaren izaera fotografikoa artean zabalduz.
Mugak/Fronteras proiektuak muga ertz, bukaera edo deserrotze bezala ulertzen du. Pentsamendua eta mugapraktikak ertzetan dauden ezagutza bezala azaltzen dira, eta etengabe elkarrizketan eta mugimenduan dauden identitate eta praktika konplexuetan pentsatzera eramaten gaituzte.
Mugak/Fronteras egitasmoak gai hauen inguruan hausnartzea proposatzen du, ikerketa-lan baten eta aktibitate programa baten bidez; lantegiak, mintegiak, topaketak eta esku-hartzeak barne hartzen dituen programa bat. Ekintza hauek gure lurraldeko mugen inguruan gogoeta egitera gonbidatutako artistek eta kultur eragileek eskainiko dizkigute.
Mugak/Fronteras Maite Garbayo Maezturen proiektu bat da, eta Tabakalerak eta DSS2016EU-k 2017an elkarlanean abiatu duten ikerketa artistiko egonaldiaren barnean garatzen ari da.
Mugaren ideia oinarrizko ardatz duten hiru proiektu aurkezten ditu Amaia Molinet artistak. Muga bera alderdi politiko, kultural eta fisikotik birpentsatzea proposatzen du.