Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Brødre (Hermanos), Aslaug Holm, Noruega, 2015, 102’, JBAES, DCP

Richard Linklaterren Boyhood (2014) filma mugarri bat izan zen zineman haurtzarotik gaztarorako urratsa tratatzeko eta filmatzeko moduari dagokionez. Baina hori ez da adibide bakarra, eta estreinatu zenean zinemaren historia arakatu genuen, antzeko beste eredu batzuk bilatu nahian. Gai al da zinema nerabezarotik helduarorako trantsizioko une errepikaezin horiek jasotzeko?  Film ugari programatu ditugu: hasi Paul Almond eta Michael Apteden The Up Series-etik (1964-2005) eta Satyajit Ray zuzendari indiarraren Apu trilogiaraino (1955-1960).

Markus eta Lukas anaiak dira. Markus eta Lukas Aslaug Holm zinemagile norvegiarraren semeak dira. Zortzi urtean zehar, bi anaia behatu eta filmatuko ditu kamera batek, eta haren aurrean Markus eta Lukas hazi eta bizi egingo dira, eta gauza asko lehen aldiz esperimentatuko dituzte. Emaitza Boyhooden antzeko film eskandinaviarra da, dokumental formakoa, eta zuzendari/ama ere erretratuaren parte izango da.

«Gertuenekoa filmatzea», horixe da Aslaug Holmen asmoa proiektuaren hasieran. «Ibai bat, eskola bat kiosko bat, futbol-zelai bat, jolastoki bat... bizitza bat barnean duten espazioak» dio, bere plana azalduz. Eta filmatzeari ekingo dio: Sagene auzoa, Oslo, 2007. urtea, Lukasen lehen eskola-eguna. Ondoren datorrena bere semeen prestakuntza-urteen, ametsen eta espektatiben hurbilketa intimo bat da. Eta, aldi berean, baita zuzendariaren hausnarketa bat ere, familiako zinemaren eta memoriaren balioari buruzkoa. «Posible al da hori guztia artxibatzea eta erregistratzea? Zertaz gogoratuko gara denborak aurrera egiten duenean?», galdetzen dio zuzendariak bere buruari. Galdera bera egiten die bere bi semeei, baina ez dute erantzun nahi, nekatuta daude ama, kamera eskuan, beti atzetik izateaz. Haien kezkak eta galderak beste batzuk dira, eta akaso hobeto islatzen dituzte aldaketa eta aukera amaigabez beteriko urte atomiko horiek: Ona al naiz futbolean? Itxura ona al du nire lagunekin sortu dudan rock taldeak? Ausartuko al naiz altuera honetatik lakura salto egiten? Zer esango dute belarritako bat jarri nahi dudala jakiten dutenean? 

Descripción Corta

Markus eta Lukas anaiak dira. Markus eta Lukas Aslaug Holm zinemagile norvegiarraren semeak dira. Zortzi urtean zehar, bi anaia behatu eta filmatuko ditu kamera batek, eta haren aurrean Markus eta Lukas hazi eta bizi egingo dira, eta gauza asko lehen aldiz esperimentatuko dituzte. Emaitza Boyhooden antzeko film eskandinaviarra da, dokumental formakoa, eta zuzendari/ama ere erretratuaren parte izango da. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Público
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Aslaug Holm zuzendariaren film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si