Los mejores temas, Nicolás Pereda, Mexiko-Kanada-Herbehereak, 2012, 100', JB, DCP
Gabino bere ama Tererekin bizi da eta lanbide bezala arrakasta handiko musika saltzen du Mexiko Hiriko kaleetan. Eta entseatu egiten du, asko entseatzen du, abestiak hobeto saltzeko horien izenburuak buruz ikasi nahian. Egun batean, hamabost urtez kanpoan egon ostean, bere aita, Emilio, etxera itzultzen da.
Honako hau dio Nicolás Peredak: «Hainbat film egin nituen aktore berdinekin lan egiten, eta antzeko paperak egiten zituzten, eta erabaki nuen antzezpenari buruzko film bat egin nahi nuela. Horrek aukera-sorta zabala ekarri zigun, tartean fikziozko pertsonaien eta pertsonaia horiei bizia ematen dieten aktoreen entseguak, errepikapenak eta interakzioak. Bilaketa-lan horretan jarraitzeko, filmaketaren erdian aktoreetako baten ordez nire osaba sartu nuen filmean. Nire osaba filmean sartzen da objektu dokumental bezala, eta fikziozko pertsonaiekin harremana izan behar du, horiek beren taldeko beste kide bat balitz bezala tratatzen duten bitartean».
Aurkezpena eta mintzaldia Nicolás Pereda zuzendariarekin eta Gabino Rodríguez aktorearekin.
Nicolás Pereda zuzendariaren 'Los mejores temas' filmaren proiekzioa. Aurkezpena eta mintzaldia Nicolás Pereda zuzendariarekin eta Gabino Rodríguez aktorearekin.