Max Jorge Hinderer Cruz, Pablo Lafuenterekin batera, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren aholkulari taldeko kide izan da. Editore, kritikari eta erakusketen komisario gisa egindako ibilbidean, hainbat gai gurutzatzen diren eremuan lan egin du: formakuntza historikoak eta hauek gainditzen dituzten teoriak, subjektibazio prozesuen azterketa eta horiek zeharkatzen dituzten materiak haintzat hartzea (irudiak, substantziak, diskurtsoak…).
Orriak 6 argitalpenerako idatzi zuen Hiru zirkulazioak (prozesua eta harremana) testuan jasotako ideietatik abiatuz, Max Jorge Hinderer Cruzek erakusketan zehar ibilbide solastu bat proposatuko du.
Max Jorge Hinderer Cruz, Pablo Lafuenterekin batera, 'Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia' erakusketaren aholkulari taldeko kide izan da.