Fotokazetari ausart batek ahaztuta geratzen ari den irudi analogikoaren unibertsora hurbilduko gaitu.
Bere “laborategi” berezian munduan barrena egindako bidaietan eginiko argazkiak errebelatuko ditu. Bidaia horietan errefuxiatuen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan du eta ezagutatako haurren bizitza kontatuko digu.
Gerraren eraginez beren etxea eta bizitza suntsituak izan ondoren, beren herrialdetik ihes egitera behartuak izan diren aita eta seme baten istoriora gerturatuko gaitu. Ibilbide hori bizituko dugu guk ere bere protagonisten bidez eta fotokazetariaren argazki-kameratik proiektatzen diren argazkien bidez, eta aldi berean, fotokazetaria bera ezagutzen eta deskubitzen joango gara bidaia honetako konplize bat gehiago bezala.
Factoría Norte konpainiaren antzezlan honetan errefuxiatuen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.