Navajeros, Eloy de la Iglesia, Espainia, 1980, 95', JBES , DCP.
Telebistarako berrogeita hamar lan baino gehiago eta hamabost luzemetrai zituen eginak Eloy de la Iglesia zarauztarrak zinema kinki unibertsora bere lehen hurbilpen partikularra egin zuenean. Esperientzia hark guztiak eta bere unibertso partikularrak zuzendari erradikal eta hauskorrenetakoan bihurtu zuten marjinalitatea, gazte delinkuentzia eta droga mundua bezalako gaiak lantzean. Bere lanak denbora zeraman sexu frustrazio erretratatzen tradiziozko Espainia katolikoan, bai eta familiaren eta ezarritako ordenaren desestrukturazioa ere, beraz, galdutako gazteriarekiko daukan begiradak, aurretik inoiz ez bezala konbinatzen ditu existentzialismoa eta salaketa sozial eta politikoa. Filmak, Jaro, Madrilgo kanpoaldean lapurtzen duen gazte banda bateko liderraren istorioa kontatzen du, berriro ere istorio erreal batean oinarritutakoa.
Eloy de la Iglesia zarauztarrak zinema kinki unibertsora eginiko lehen urbilpena.