Kontzientzia-egoera aztoratuak sekulako obsesio bihurtu ziren XIX. mendearen amaieran. 1870eko hamarkadan, igarle ugari medium edo igorle gisa jarduteko gai zirela esaten hasi ziren, irrati-frekuentzien giza hartzaileak izango balira bezala; uhin elektromagnetikoen antzera agertzen ziren bibrazio kosmikoak sumatzeko gai zirela esaten zuten, eta unibertsoan ezkutatzen diren egitura sakonetara, materiatik harago daudenetara, irits zitezkeela.
Gaur egun, «Kontzientzia-egoera aztoratuak» kontzeptua, espirituen agerraldiak izendatzeko baino gehiago, pertsonen adimen-egoeraren aldaketez hitz egiteko erabiltzen da. Aldaketa horiek jolasteko asmoz edota ezustean gerta daitezke, eta aldi baterakoak izaten dira ia beti. Dena den, askotan, bestelako faktore gaiztoagoak egoten dira atzean: segurtasun-indarrak, agente etsaiak, konpainia farmazeutikoak edota izaki estralurtarrak. Estimulatzaileek ez bezala, konorte-egoera aldatuek ez diete funtzioei eragiten. Kntzientzia-maila handiagoa edota hausnarketarako edo jakintzarako bidea eman beharrean, alienazioa edo erregresioa eragiten dituztela esaten da. Errealitatetik aldentzea jada ez dago gizartean gaizki ikusia; alabaina, arriskutsua da eta kalteak eragin ditzake adimenean.
Bi eguneko sinposio honetan, adimena aldatzen duten substantziei buruzko egiak eta mitoak aztertuko ditugu, baita haiekin lotutako konorte-nozioak ere.
Programa
Ostirala, maiatzak 26
17:00 Sinposioaren aurkezpena, Ana Teixeira Pinto eta Oier Etxeberriaren eskutik
17:30 Antonia Majaca: Egiaren seruma *
18:00 Christoph Keller: Eterra *
20:00 Aurkezpena Tamar Guimarães artistarekin.
Larunbata, maiatzak 27
12:00-14:30 Ana Teixeira Pintorekin lantegia.
17:00 Ana Teixeira Pinto: Psikoplasma eta 4. dimentsioa*
17:30 Anselm Franke: Artea*
18:00 Jan Peter Hammer: LSDa *
20:00 Proiekzioa Ibon Aranberri eta Lorea Alfaroren eskutik
* Streaming bidez jarraitzeko aukera izango da helbide honetan: streaming.tabakalera.eu
'Kontzientzia-egoera aztoratuak' izeneko bi eguneko sinposio honetan nazioarteko hainbat adituk adimena aldatzen duten substantziei buruzko egiak eta mitoak aztertuko dituzte, baita haiekin lotutako kontzientzia-nozioak ere.