L'enfant sauvage, François Truffaut, Frantzia, 1970, 85', JABES, DCP.
Truffaut-engana gatoz berriz. Les quatre cents coups -en proiekziotik urtebete pasa denean, bere beste klasikoetako bat ikusiko dugu, zinema historiako gazte iruditeria birpasatzen duen gure zikloa definitzeko oinarrizko izenburu bat.
Oraingo honetan, Truffaut egiazko kasu batean oinarrituko da, Jean Itard mediku eta pedagogoak XVIII. mende amaierako laneko oharretan jasotakoan. “Hau egiazko historia bat da. Frantziako baso batean hasten da 1789 urteko udan”, irakur liteke pelikulako lehenengo idazpuruan. Historiak data horretan kokatzen du Toulousetik gertuko basoan ume basati bat aurkitu zuten unea. Bizitza osoa zeraman hor bizitzen, hazten, gizakiarekin inongo harremanik izan gabe. Medikuak, Truffaut-ek bera, borroka egin zuen umea, Víctor de Aveyron bataiatuta, XIX. mendeko hasierako gizarte frantsesera egokitu zedin.
Pelikulak naturala denaren eta askatasunaren ideiak, zibilizazioa eta hezkuntza bezalako kontzeptuak aurrez aurre jartzen ditu. “Soziala” esaten diogu horren eraikuntzari buruz eztabaidatzeko pelikula klabe bat bilakatu zen. Heziketa eta irakurketetatik, eta analisi soziologikoetatik haratago, Truffaut-en pelikula baten aurrean gaude, hau azpimarratzea garrantzitsua da. Zine hunkigarria erabat.