Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ryakushô renzoku shasatsuma (A.K.A Serial Killer), Masao Adachi, Japonia, 1969, 86’ JBAES, DCP.

Eric Baudelairek Masao Adachiren film hau aipatzen du bere azken lana, Also Known as Jihadi (2017), prestatzeko inspirazio zuzena eta oinarrizko pelikula gisa. Eta korrespondentziak garbiak dira: izenburutik hasi (AKA Jihadi-AKA Serial Killer) eta paisaiaren teoriaren bidez eginiko ikerketa kriminal-politikora arte. Masao Adachi zuzendari japoniarra zine topografikoaren aitetako bat da, eta pelikula hau bere teoria definitu zuena da: marxismo erradikalaren tesitik abiatuta frogatu nahi du inguratzen gaituen paisaia, detaile bitxi eta hutsaletik bere eraikuntza eta formetara, botere politiko zapaltzailearen isla baino ez dela. Beraz, paisaia batek pertsona bat forma-deforma dezake. Beraz, paisaia bat errudun izan daiteke.

Adachik Norio Nagayama, 1968an lau hilketa egiteagatik akusatuta heriotza zigorra jaso zuen 19 urteko gaztea, bizi izan zen lekuak filmatzen ditu. Pelikulak Nagayama bizi izan zen kale eta auzoak erregistratzen ditu Adachi beraren off ahotsak kondenatuaren bizitzako zatiak kontatzen dituen bitartean, eta free jazz soinu bandak kontakizunari alde psikologiko-ezegonkortzailea gehitzen dio. Emaitza eduki politiko handia daukan pelikula-postal bat da, Adachiren begirada eta diskurtso kritikoa errukigabea baita Japoniaren paisaia-nazio-boterearen ardurarekiko. 

Descripción Corta

Eric Baudelairek Masao Adachiren film hau aipatzen du bere azken lana, Also Known as Jihadi (2017), prestatzeko inspirazio zuzena eta oinarrizko pelikula gisa. Eta korrespondentziak garbiak dira.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si