Kyoka da, Dasha Rush musikariarekin batera, Raster-Noton diskoetxe alemaniarraren katalogoko azkenaldiko emakumezko ordezkaria. Frank Bretschneider, Alva Noto eta Olaf Bender musikariek sortutako diskoetxe entzutetsua esperimentazio minimalistaren ikurra da, eta hogeigarren urteurrena ospatuko du 2017an. Tokio eta Berlin artean bizi da diziplina anitzeko artista japoniar hau. Oso estilo berezia du, erritmo dislokatuen –baina dantzagarrien– oinarriak eta oinarri bokalak, pultsazio teknoa eta Raster-Noton diskoetxearen bereizgarri diren mikrosoinuak eta glitchak uztartzen dituena. Bere azken lanak, berriki kaleratutako SH EPak (r-n 2016), haren kaosa bideratzen du ikuspegi eutsiago eta minimalistago batetik ordenaturik, dub techno sakonetik gertu dagoen abstrakzio bortitzarekin.
Kyoka arituko da CTM-Transmediale, Volt edo Sonar Toyo jaialdietan jardun eta, besteak beste, Ryuichi Sakamoto artista liluratuta utzi ondoren. Hari buruz, izan ere, zera adierazi zuen: «Ikaragarria! Alderantziz jarritako jostailu-kutxa baten moduko soinua egiten du. Nola egin dezake horrenbeste soinu eder eta kaotiko!? Izugarri atsegin dut!».