28 Nights and a Poem, Akram Zaatari, Libano-Frantzia, 2015, 105'
**Saioa hasteko Rankin Street, 1953: Notes from a box, Naeem Mohaiemen, Bangladesh-AEB 7', 2013, JBAES ikusiko dugu **
Hashem el Madani argazkilariak argazkigintza komertzialeko estudio bat zuzendu zuen Libanoko hegoaldean berrogeita hamar urtez baino gehiagoz. Kaleko argazkilari bezala egin zituen lehen urratsak; saltzaileak euren denden kanpoaldean erretratatzen zituen, jendea plaza publikoetan edota hondartzetan. Urte batzuk beranduago bere estudio propioa ireki zuen, Sherezade deiturikoa, eta bertan barrualdeko erretratugile bezala hasi zen garatzen.
Filmak argazkilariaren ibilbidea eta lana jasotzen ditu, eta Arab Image Fundation erakundeak daukan garrantzia azpimarratzen du, Beirut-eko artxibo horretan dago gordeta Hashen el Madani-ren lanaren zati handiena. Argazkilaritzaren inguruko film saiakera bat ere bada, artxiboaren garrantzia azpimarratzen duena, herrien memoria eta historia babesteko duen gaitasunagatik.
Filmak Hashen el Madani-ren ibilbidea eta lana jasotzen ditu, eta Arab Image Fundation erakundeak daukan garrantzia azpimarratzen du, Beirut-eko artxibo horretan dago gordeta argazkilariaren lanaren zati handiena.