Jo Zimmermann (Schlammpeitziger) Koloniako giro elektronikoko funtsezko pertsona da; berezko kosmos musikal bat, paregabea, garatu du, eta itzala eta entzuleak erdietsi ditu nazioartean 1993an egin zuen lehen lanetik aurrera. Hamabi bat disko argitaratu du ordutik abangoardiaren barruko diskoetxe ospetsu zenbaitetan, A-Musik edo Sonig-en (Mouse on Mars bikoteak zuzenduta) adibidez.
Soinu elektroniko retroak eta melodia soil eta liluragarriak uztartuta, Alemaniako lehen aitzindarien (Kraftwerk eta Cluster ) testurak txertatzen ditu Schlammpeitziger musikariak pop eta erritmo elektroniko mutanteak –beste mundu batzuetako folklorean oinarrituta daudela diruditenak– nahasten dituen testuinguruan. Artista garrantzitsuek berriz nahasi dituzte haren What´s Fruit (2014) albumaren konposizio batzuk, hala nola Andreas Dorau, Candie Hank edo Mouse on Marsek.
Ironia eta umore surrealista darie haren emanaldi dibertigarriei, Ulrike Gokenen bideo esperimentalek lagunduta beti (Schlammpeitziger-eko kidea da 2003tik aurrera). Zinez harrigarriak.
Alemaniako Bureau B diskoetxe ospetsuak laster kaleratuko duen album berriaren kantak aurkeztuko ditu Tabakaleran.
Jo Zimmermann (Schlammpeitziger) Koloniako giro elektronikoko funtsezko pertsona da; berezko kosmos musikal bat, paregabea, garatu du, eta itzala eta entzuleak erdietsi ditu nazioartean 1993an egin zuen lehen lanetik aurrera.