Imagen
Imagen
Descripcion

Maryam Jafri artistak (1972, Karachi, Pakistan) interes berezia du historia, politika eta ekonomiaren irudikapen ikusizko eta kulturala zalantzan jartzen, eta bideo, eskultura, performance eta argazkiekin lan egiten du. Diziplinarteko ikerketa eta prozesuetatik abiatuta, haren artelanaren ezaugarriak dira zinemaren eta antzerkiaren artean dagoen ikusizko hizkuntza bat eta gidoiaren eta dokumentuaren, zatikiaren eta osotasunaren artean kulunkatzen diren esperimentu narratibo sorta bat. Haren lana ikusgai egon da nazioarteko leku askotan, hala nola Londreseko Gasworksen eta Kunsthalle Baselen, eta Veneziako azken Bienalean parte hartu zuen belgikar pabiloiaren erakusketan. Laster, 2016an banako erakusketa bat egingo du New Yorkeko P! galerian, beste bat Brisbaneko Institute of Modern Arten, eta São Pauloko Bienalean parte hartuko du. Literatura ingeles eta iparramerikarrean lizentziaduna Brown Universityn, eta master bat duela New York Universityko Tisch School of the Artsen, graduduna da Whitney Museumeko ikasketa programa independentean.
New York eta Kopenhage artean bizi da eta lan egiten du.

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores