Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Starman, John Carpenter, AEB, 1984, 115’, JABES

80. hamarkada, zintzotasunez eta ironiaz baliatu gabe pelikula batek erromantizismo eta inozentzia dosi handia izan zezakeen garaia. John Carpenterrek, kultuzko egilea eta beldurrezko zinemaren estandartea – La cosa (1982), Halloween (1979) edo Christine (1984) bezalako pelikulak generoaren hazi gisa hartuak dira- Starman egingo du, bere filmografian aurrekaririk ez daukan erromantze bat.

Wisconsineko alargun gazte baten – Karen Allen, erabat abailduta eta errukiz betea – eta estralurtar xalo baten – Jeff Bridges, baldar ezin maitagarriagoa bilakatuta – ezinezko maitasun istorioaren lekukoak gara. Estralurtarrak hildako senarraren itxura hartu du  eta laguntza bila dabil dagokion lekura bueltatzeko behar duen espaziontzia konpontzeko.  E.T.-rekin daukan antzekotasuna nabarmena da, bi proiektuak ia aldi berean egin ziren, Hollywood-eko takilaren beharrari erantzuteko. Road movie arimarekin, abentura egitura, zientzia fikziozko DNA eta komedioa erromantikoaren bihotza duen Starman crescendo emozionala da, absurdua eta bitalista, ohikoa ez den Amerika itxaropentsu batean barrena erlojuaren kontrako bidaia hunkigarria, oztopoz betea baina estralurtar bati bere izaera lagunkoiena azaltzeko gaitasuna duena.

Descripción Corta

Road movie arimarekin, abentura egitura, zientzia fikziozko DNA eta komedioa erromantikoaren bihotza duen Starman crescendo emozionala da, absurdua eta bitalista.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si