Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

El Sabor de las Cerezas, Abbas Kiarostami, Iran, 1997, 98’, JABEU

Datorren udan beteko da urtebete Abbas Kiarostami maisua hil zela. Zaila da Kiarostamiz jardutea maisu esan gabe, begiratzeko eta irudiak sortzeko modu berri bat asmatu zuen norbaiti buruz ari garelako seguruenik.

Ibilgailuek, espazio intimo gisa, garrantzia handia daukate bere obran eta, egia esan, bere filma gehienak izan daitezke road movie gisa hartuak; baina zintzoak izateko oinezko ibilbideak erregistratuz osatutako pelikulak ere hartu beharko genituzke kontuan, El Viajero (1974) edo ¿Dónde está la casa de mi amigo? (1982) esaterako. Kiarostamik interes handia du ibiltaritzan, etengabeko bilaketan, eta bilaketa horretan bada dimentsio izpiritual bat gauza xinpleenetan azaleratzen dena. 1997an urrezko palmorria irabazi zuen El Sabor de las Cerezas pelikulak abiapuntu argia eta garbia dauka, gizon batek bere buruaz beste egin nahi du eta lagunduko dion norbait behar du. Konplize bat behar du bere suizidioa gauzatzeko.  Laguntza eskeak ukazioa eta izua sortzen du bere solaskideengan, bizitzari ezusteko maitasuna darie euren errakzioei , Badiiren, gure antiheroiaren, nahiari aurka eginaz; bere bizimina amaitzeko gogoak, filma traszendentzia sakon batez betetzen du. El Sabor de las Cerezas pelikula solastua da neurri handi batean, baina Kiarostamik hizketaldi pentsakor horiek filmatzeko daukan modua, umiltasun osoz plano-kontraplano logika erabiliz, zirraragarria da erabat. Zinemaren esentziara hurbilduz bizitzaren esentziara hurreratuko balitz bezala.

Descripción Corta

1997an urrezko palmorria irabazi zuen El Sabor de las Cerezas pelikulak abiapuntu argia eta garbia dauka, gizon batek bere buruaz beste egin nahi du eta lagunduko dion norbait behar du.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si