El evangelio según Mateo, Pier Paolo Pasolini, Italia 1964, 134’ 21’ Jatorrizko bertsio azpititulatua, euskaraz eta ingelesez.
Jesusen bizitza egokitzen duen lan zorrotzena, sentsibleena eta zinematografikoena dela esan daiteke; obra gakoa Pasoliniren filmografia osoaren barruan. Technicolor prozesuak zekarren kirrinka horretatik urrun, eta Hollywood-ek ordurarte egindako egokitzapen biblikoekin zerikusirik ez duen lana. Pasolinik jatorrizko esperientzia bat planteatzen du, oinarrizkoa. Aurpegien filma da hau (Enrique Irazoquiren presentzia-antzezpena ahaztezina da), keinuen film bat, begirada eta misterioen pelikula. San Mateoren ebangelioaren arabera Jesusen bizitzako pasarteak modu oso zintzoan erretratatzen dituen obra da. Erretratu errealista, humanista eta haraindikoa du oinarritzat, zinemagile italiarrak bere-bereak zituen jarrera ideologiko, politiko eta iraultzailearekin uztartuta.
Epaimahaiaren Sari Nagusia, Veneziako Ohorezko Lehoia 1964.urtean.
Jesusen bizitza egokitzen duen lan zorrotzena, sentsibleena eta zinematografikoena dela esan daiteke; obra gakoa Pasoliniren filmografia osoaren barruan. Epaimahaiaren Sari Nagusia, Veneziako Ohorezko Lehoia 1964.urtean.