Kid, Fien Troch, Belgika, 2012, 90’ JABES
"“Fien Troch da, nire iritzian, egungo zuzendari fladiar onena. Maite dut bere lana, hain da anitza. Kid poesia hutsa da, flandiarra izatearen inguruan zerbait azaltzen duen artelana. Interesgarria iruditu zait pelikula hau proiektatzea zokin batera solastu eta zer iruditzen zaizuen jakiteko". Leonardo Van Dijl
Kid zazpi urteko umea da, ama eta anaia Billyrekin bizi da landa inguruko etxe batean. Egoera ekonomikoa zaila da, eta familiak aurrera ateratzen ikasi du nahiz eta galera oso gertu duten. Oso mingarria den zerbait gertatzen da familian, bi anaien bizitza goitik behera aldatuko duena.
Filmak André Cavens Saria jaso zuen, Belgikako Zine Kritikoen Elkartearen eskutik.
Ikusmira Berriak programaren barruan lanean ari diren sortzaile egoiliarrek hautatutako azken Gutun Zuria.