Siberiako taigaren erdian, herri hurbilenetik 450 miliatara, bi familia bizi dira: Braguinetarrak eta Kilinetarrak. Haraino ez da errepiderik iristen. Braguinora heltzeko modu bakarra Jenisei ibaian bidaia luzea egitea da, ibaiontziz lehenbizi eta helikopteroz ondoren. Bi familiek ez dute beste inoren beharrik; beren arau eta printzipioei jarraikiz bizi dira. Herriaren erdian hesi bat dago. Bi familiek ez diote elkarri hitz egin nahi. Ibaian irla bat dago, eta bertan beste komunitate bat ari da eratzen: haurrena. Askeak, basatiak, ezinezkoa da zer egingo duten jakitea. Bestearekiko eta basapiztiekiko beldurrak, batetik, eta baso amaiezinak ematen duen pozak, bestetik, istorio krudel bat garatuko dute, non tentsioek eta beldurrak emango baitiote forma antzinako gatazka horren geografiari.
Bestearekiko eta basapiztiekiko beldurrak, batetik, eta baso amaiezinak ematen duen pozak, bestetik, istorio krudel bat garatuko dute, non tentsioek eta beldurrak emango baitiote forma antzinako gatazka horren geografiari.