Mistikoek historian zehar bizi izandako irudipenetako asko deskribatzeko “arimaren begia” metafora erabili ohi zen, fenomeno mistikoa hautematen zuen organo sinbolikoari erreferentzia egiteko. Batzuetan beste esamolde batzuk erabiltzen baziren ere, zentzumenek hautematen ez zuten horri uneoro bilatu izan zaio azalpena. “Arimaren begia” topikoa, Greziako filosofian presente zegoena, Erdi aroko pentsamenduan izugarrizko garrantzia izan zuen. Aitzitik, ikusten dugunaz haratago doan horri buruz galdetzen duen adierazpen honez gain, ohikoa da mistikoek eta ameslariek inguruko irudiekin eta arte bisualekin zuten eguneroko interakzioa ere, eta horrek “haragiaren begia”-ren sugestio partikularra erakusten du.
Mintegi eta hitzaldi honetan ikusmenaren lege partikularren aurka doazela diruditen begietako fenomenoen funtzionamendua ebaluatzeko orduan ohikoenak diren eztabaida eta problematikak mahaigaineratuko ditugu. Horren bidez, lurrekoa denaren eta jainkotiarra denaren arteko begirada-gurutzaketa bat proposatuko dugu, aintzinatik gaur egunera arte, eta Victor I. Stoichitak adierazi zuen ideia honetatik abiatuta: “esperientzia ameslaria irudiaren esperentzia bat da”.
Programa:
15:30-17:30 Mintegia (izena eman behar da hemen).
19:00 Hitzaldia (sarrera librea).
Mintegi eta hitzaldi honetan ikusmenaren lege partikularren aurka doazela diruditen begietako fenomenoen funtzionamendua ebaluatzeko orduan ohikoenak diren problematikak mahaigaineratuko ditugu