Sans Soleil, Chris Marker, Frantzia, 1983, 100’
Zer gehiago esan daiteke Sans Soleil-i buruz historiako une honetan? Zinemaren historiako gailur bat dela? Bere agerpenak irudiekin pentsatzeko era betirako aldatu zuela?
Maisulan honi buruz guztia esan eta idatzi da dagoeneko beraz, agian, nahikoa da esatea pelikula honen ostean zinema ez zela inoiz berdina izan. Horregatik, noizbehinka, berriro ikusi behar da zinema pantaila handi batean.
Pelikula-saiakera txundigarria da hau: Japoniatik Guinea-Bissaura, Islandiako errepide batean dauden hiru umeren aurpegietatik San Franciscoko kaleetara. Internet iritsi aurretik eta ideiak, idatziak eta irudiak link-en bidez lotzen hasi aurretik, Chris Markerrek pelikula irudikorrak egiten zituen ideiak, memoria, historia, politika, zinema, irudiak eta soinuak lehenengo aldiz horren era librean harremanetan jarriz.
Zinema eta bizitzako sekretu guztiak daude ezkutatuta obra honetan. Behin eta berriz beragana itzultzeko gogoa ematen duten film horietako bat.
Zinema eta bizitzako sekretu guztiak daude ezkutatuta obra honetan. Behin eta berriz beragana itzultzeko gogoa ematen duten film horietako bat.