Haur eta gazteentzat teknologiarekin esperimentatzeko espazio bat sortzeko bigarren lantegia da. Aurrekoan makinen mekanikarekin lan egin bagenuen oraingoan arkitektura eta eraikuntzaren munduan murgilduko gara.
Eraikuntza jolas bat sortuko dugu, barra eta loturekin osatzen dena. Sortze prozesu horretan material eta teknika desberdinak probatuko ditugu, 3Dtako formak eta egitura espazialak nola osatzen diren ikasiko dugu eta zein motako loturak eta korapiloak behar dituzten aztertu.
Lantegi hauen helburua haur eta gazteei proiektuen sormenerako tresnak eskaintzea da. Hainbat lantegitan gai desberdinak lantzen dihardugu, ondoren proiektuetan aplikatu ahal izateko tresnak izan ditzaten.
Arkitektura munduan murgilduko gara eta eraikuntza-jolasak sortuko ditugu. Barra eta lotune ezberdinekin saiakerak egingo ditugu, hauek oinarri hartuta egitura espazialak eraiki ahal izateko.