Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

18:00
No intenso agora, João Moreira Salles, Brasil, 2017, 127’

Zinema amateurreko artxibo familiar baten aurkikuntzaren ondorioz egindako filma. Saiakera honek irudiek erakutsi zein ezkutatzen dutenaren inguruko hausnarketa gogorra eta malenkoniatsua egiten du. Zer dago iraultzako artxibo irudien atzean? Zer harreman dute Txina komunistako Maoren garaiko irudiek, Parisen 68an bizitakoek eta Pragako udaberrikoek? Zer ari zen gertatzen Brasilen garai hartan? Iparramerikako eskubideen aldeko iraultzek zergatik dute beste iruditeri bat? Sentimenduetan heztea heziketa politikoa eta ikusizko heziketa modua da? Saiakera filmikoen ohiturak jarraituz, historia aldatzeko gai izan ziren aurpegi horien inguruko hausnarketa egiten du filmak. Pelikula osoan sortzen dira galderak: Nora egin zuten ihes, zer gertatu zen iraultzaren ostean eta zergatik ahaztu ditugu kale eta aurpegi horiek guztiak?

Artxibo materialez eraikitako pelikula, ez du ikusten dugunaren inguruko hausnarketa bakarrik egiten, irudi horiek filmatu zituztenak eta garai haiek bizi izan zituztenen inguruko gogoeta ere egiten du. Barne elkarrizketetatik (munduan zehar kamera bat eskuan hartuta bidaiatu zuen familiarena, adibidez) Historia zabalenera doa. Zer diote irudi horiek guztiek garai horien inguruan eta filmatu zituztenen inguruan? Nora iristen dira garai batean herri hauetan utzi zituzten urratsak, gaur egunera arte heldu direnak?

21:00
Santiago, João Moreira Salles, Brasil, 2007, 80’

Apartamentu txiki batean ere mundua ezkutatzen da. João Moreira Salles dokumentalistak 1992 urtean bere familiaren etxean hogeita hamar urtez lan egin zuen etxezaina bisitatu eta filmatu zuen. Santiago, 1912 urtean jaioa, bere oroitzapen munduan sartuta bizi da eta bere bi pasioetara emana: opera eta Berpizkundeko pintura. Bere hitzen eta memoriak munduko historia unibertsala jasotzen dute; eta aldi berean, garai bateko oroimenak, etxe batenak, familia batenak eta zinemagilearen haurtzaroko lorategia.

João Moreira Sallesek lekukotasun hau grabatzen du, baina urteak igaroko dira irudi horiei aurre egitea erabakitzen duen arte. Orduan da oroimen horiek, ia mamu, pelikula paregabe bilakatzen direnean

Descripción Corta

João Moreira Salles zinemagile brasildarrari eskainitako saioa.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
João Moreira Salles zinemagileari eskainitako saioa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si