Japoniako prentsaren arabera, “munduko jaialdirik abstraktuena” den Punto y Raya Jaialdiak Forma, Kolore, Mugimendu eta Soinu puruaren bidez sortu diren eta errepresentazioa saihesten duten animazioaren, zinemaren eta livecinemaren arloko obra esperimentalak sustatzen ditu. Hori dela eta, festibal unibertsal eta atenporala da.
2007. urtean sortu zenetik, Punto y Raya festibalak kulturarteko mugak gainditu nahi ditu, eta mundu osoko sortzaileak eta ikusleak elkartu, “Itzuli oinarrietara” lemapean. Sei edizioren ondoren, 60 hiri baino gehiagotara iristen den prestakuntza-, ekoizpen- eta sustapen-plataforma bat dauka Punto y Raya jaialdiak, eta, horri esker, Zinema eta Visual Music abstraktuaren erreferente bilakatu da.
Festibala bi urtetik behin egiten da munduko hiri ezberdinetan, eta besteak beste honako hauek hartzen ditu barne: film laburren lehiaketa, sail gonbidatuak, zuzeneko performanceak, instalazioak eta jarduera hezigarriak.
Festibalaren sortzaileek aurkezten duten sail hau, eta azken edizioan (2016, ZKM Karlsruhe, Alemania) saritutako obrak eta finalera iritsi zirenak jasotzen dira; halaber, euskal artistek sortutako filmen sail berezi bat ere izango da. Gehienak arte ederren esparrutik datoz, eta askotariko teknikak aurki daitezke: marrazkiak, argazkiak, stop motion, scratch... eta komunitate honetan genero horretan ekoizten denaren ikuspegi orokorra eskaintzen dute. Saioa bukatzeko, bertaratu diren artistekin galdera eta erantzunen txanda izango dugu. Hauek dira : Eneko Amezaga (Donostia), Alots Arregi Izagirre (Azkoitia), Alejandra Bueno de Santiago (Gasteiz), Nagore Etxabe (Zumaia), Cristina Ezquerra (Bilbo), Zaloa Ipiña (Bilbo), Aitor Oñederra (Deba).
Japoniako prentsaren arabera, “munduko jaialdirik abstraktuena” den Punto y Raya Jaialdiak Forma, Kolore, Mugimendu eta Soinu puruaren bidez sortu diren eta errepresentazioa saihesten duten animazioaren, zinemaren eta livecinemaren arloko obra esperimentalak sustatzen ditu.