SuperTipoVeloz 75 urte bete dituen tipografia da eta lehen egunean bezain gazte mantentzen da. Moduluz osatutako tipografia harrigarria da eta berarekin letrak nahiz ilustrazioak sor daitezke. Txikienak 1942an Joan Trochut diseinatzaileak sortu zuen tipografia honetara hurbilduko ditugu. Zigiluekin estanpazioak eta forma anitzak sortu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.
Edozein forma eraiki daiteke SuperTipoVeloz-arekin; hasieran formekin esperimentatuko dugu eta gero gure alfabetoa eraikiko dugu letrak modu azkar eta dibertigarrian eginez. Zatoz tipografiekin jolastera!
Oharra: tinta erabiliko dugu lantegian, beraz, mantala edo arropa zaharra ekartzea gomendatzen da.
Lantegi honetan, hasieran formekin esperimentatuko dute haurrek eta gero gure alfabetoa eraikiko dute letrak modu azkar eta dibertigarrian eginez.