Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

 

 

Rey muerto 1995, 12’
Pescados 2010, 4’
Nueva Argirópolis 2010, 8’

 

Urtarrileko Horma Lucrecia Martelen hainbat laburmetrairi eskainiko diegu. Hauek zuzendari argentinarrari eginiko Fokua osatuko dute.

Ia hamar urte igaro dira Lucrecia Martelen azken filma kaleratu zenetik. Epe horretan, bere lehenengo filmarekin Berlin txundituta utzi zuen zuzendari gazte eta ezezaguna izatetik –Argentinako zineman bide berria ireki zuen–, kultuzko autore izatera igaro da, autore-zinemaren nazioarteko zirkuituan bere lekua hartuta, firma eta estilo propioarekin.

Nola hasi zen dena? Galdera hori planteatzen dugu askotan autore handien obra errepasatzerakoan. Zer gertatu zen horren aurretik? Nola sortu zen enkoadratzeko bere modu bitxia? Eta soinua lantzeko era? Baina, batez ere: Zer sentiarazten digu bere film guztiak pantaila handian berriro edo lehen aldiz ikusteak? Horma-ko aukeraketa honen bitartez, bere filmografian horren ikusgai ez den alde batera hurbil gaitezke: bere laburmetraiak.

Rey muerto Lita Stantic ekoizleak ikusi zuen pieza izan zen eta honek zuzendari argentinarrari bere lehen luzemetraia egiteko aukera eman zion. Bere hitzetan: “gazteagoa nintzenean egiten nituen western-ak bezelakoa zen baina piska bat hobea, gehiago nekien, baina geneukanarekin egina zen, esperientzia hori zine eskola izan zedin nahi genuen. Esteban Sapir-en lehenengo argazki lana zen 35mm-tan eta filtro batzuk gaizki jarri zituen eta zerua laranja eta urdina gelditu zen; soinua ulertezina da; eta beste hainbat kontu onartu genituen ikasten ari baikinen.

Pescados Juana Molina konpositora eta abeslariarekin egindako kolaborazioa da. Lucrecia Martelek Notodofilmfest-eko epaimahai gisa egin zuen laburmetraia eta kotxe izatearekin amesten duten arrai batzuetan datza.

Azkenik, Nueva Argirópolis nolabait Argirópolisen oinarritutako fikzioa da. Sarmientok 1850 urtean Martín García uhartean sortzea proposatu zuen Argentina, Uruguay eta Paraguay-en arteko konfederazioaren hiriburua.

Fokua Martelen luzemetraien proiekzioek osatzen dute, zuzendaria eta ikusleen arteko topaketak, Selva Almada idazlearen irakurketa-hitzaldiak eta Manuel Abramovich-en Años luz (2017) pelikularen paseak, Zama-ren filmaketan egindako Martelen erretratua.

Descripción Corta

Urtarrileko Horma Lucrecia Martelen hainbat laburmetrairi eskainiko diegu. Hauek zuzendari argentinarrari eginiko Fokua osatuko dute.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si