
Ohayo, Yasujiro Ozu, Japonia, 1959, 94' JBAES
Ozu maisu handiaren komedia. Bere ibilbidean koloretan egindako bigarren pelikula da, 1932an filmatu zuen film mutu baten (Umarete wa Mita Keredo, Y sin embargo hemos nacido) auto-remakea.
Tokioko aldiriak. Minoru eta Isamu anaiek hitzen greba bati ekiten diote gurasoek ezarritako debeku baten aurka protesta egiteko: ezin dira bizilagunen etxera itzuli telebistan sumo-borrokak ikustera. Isiltasun-keinu horretatik aurrera, sitcom bat bihurtzen da erabat: eskolako erreakzioak, haurrek beren bizilagunekin eta familiarekin duten harremana... Horrez gain, azpitrama bat ere badago filmean, auzoko bizilagunen artekoa, eta horren bitartez, bere ohiko gaiak pantailaratzen ditu Ozu maisuak: belaunaldien arteko komunikazio-arazoak, Japoniako modernizazio azkarra eta tradizioaren eta modernitatearen arteko gatazka.
Ozu maisu handiaren komedia. Bere ibilbidean koloretan egindako bigarren pelikula da, 1932an filmatu zuen film mutu baten (Umarete wa Mita Keredo, Y sin embargo hemos nacido) auto-remakea.
