Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

La niña santa, Lucrecia Martel, Argentina-Espainia-Italia-Herbehereak, 2004, 106’

Martelen bigarren film luzea, eta El Deseorekin eginiko lehen elkarlana. El Deseo Agustín eta Pedro Almodóvarren ekoiztetxea da, eta zuzendari argentinarraren talentua babestea erabaki zuten haren lehen film luzea deskubritu ondoren.

Film honetan ere igerilekuak daude, eta haren propietate sendagarriak nolabaiteko iluntasun eta perbertsioarekin nahasten dira, La Ciénaga filmean bezalaxe. Salta probintzia eta familia-harreman nahasiak berriro, eta ekaitz eta sukarren mehatxupean.

Amalia nerabe bat da, eta ama zuzendari duen hotel batean bizi da. Erlijio-debozioari buruzko hitzaldietara joaten da lagun minarekin, eta han, ama birjinei, santuei, mirariei, estigmei eta maitasunari buruz hitz egiten dute. Orduan gertatzen da agerpena: Jaro doktorea hotelera iristen da otorrinolaringologia kongresu batera joateko. Eta orduan bururatzen zaie nerabeei plan zoragarria: Doktorea bere zaletasun sekretuenengandik salbatzea.

Martelek bere estilo-marka guztiak erabiltzen ditu bigarren lan honetan: elipsia kontakizun forma gisa, soinu-lanaren aberastasuna eta konplexutasuna, eremutik kanpo elementua, begiradak eta gorputzak, familiak eta beren odolak nahastea, sexualitate latentea, eremu itxiak eta gatazka beti lehertzeko zorian, indar natural bat izango balitz bezala.

Filma Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen, Michael Mooren Fahrenheit 9/11 filmak Urrezko Palma irabazi zuenean, Quentin Tarantino buru zuen epaimahaiaren eskutik.

Descripción Corta

Lucrecia Martelek bere estilo-marka guztiak erabiltzen ditu 'La niña santa' bigarren lan honetan: elipsia kontakizun forma gisa, soinu-lanaren aberastasuna eta konplexutasuna, eremutik kanpo elementua, begiradak eta gorputzak, familiak eta beren odolak nahastea, sexualitate latentea, eremu itxiak eta gatazka beti lehertzeko zorian, indar natural bat izango balitz bezala.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si