La mujer rubia, Lucrecia Martel, Argentina-Espainia-Frantzia-Italia, 2008, 87’
Film honen Argentinako izenburua La mujer sin cabeza da. Has gaitezen, beraz, desagertutako buru horretatik: Vero 50 urte inguruko emakume bat da, diruduna, eta bere autoa gidatzen doa landa inguruan dagoen errepide batetik. Une horretan, istripu bat gertatzen da, eta Veroren eta bere inguru osoaren defentsa- eta ezkutaketa-mekanismoak aktibatuko dira orduan. Horrela hasten da kontakizun hau, jaitsiera hau, inguratzen eta osatzen gaituzten beldurren kronika hau. Horren ondorengoa erabateko nahasmen-egoera bat da: hala bisuala (berriro ere Martel eremutik kanpo elementua erabiltzen, desfokuratzeekin, urruneko soinuekin) nola egunerokoa: kontua ez da psikologia-jokoak egitea, baizik eta pertsonaiari haren egunerokoan jarraitzea, haren errutinetan, ekintza sinpleenetan, hortxe egon baitaiteke ezkutatua amildegirako sarrera.
Beste behin ere, zuzendariak inguru sozial itxi bat -familia- aztertzen du, eta eraikuntza horrekin egiten dio aurre pertsonaiari. Era berean, filmaren formak –asaldatua, hipersentibera, dardaratsua, desitxuratua- lagundu egiten dio kontakizunari eta pertsonaiei, ondorio errazik eta aldez aurreko epaiketarik behar izan gabe. Kontua da aztertzea, esanahi ezkutuak argitzea; desagertutako buru ilehori horren beste aldea, barruan, barru-barruan zer gertatzen den entzutea.
Film hau ere El Deseorekin ekoitzi zen, eta Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zen.
Beste behin ere, Lucrecia Martelek inguru sozial itxi bat -familia- aztertzen du, eta eraikuntza horrekin egiten dio aurre pertsonaiari. Era berean, filmaren formak –asaldatua, hipersentibera, dardaratsua, desitxuratua- lagundu egiten dio kontakizunari eta pertsonaiei, ondorio errazik eta aldez aurreko epaiketarik behar izan gabe.