Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Eduardo Williamsek (1987, Argentina) Buenos Airezko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen, Frantziako Le Fresnoy - Studio National des Arts Contemporainseko kide izan baino lehen. Lehen film laburrak Argentinan filmatu zituen, baina azken lanak hainbat herrialdetan filmatu ditu; askotariko testuinguruetan eginiko bat-bateko konexioak eta mugimenduaren ziurgabetasuna uztartzen dituzte, eta hor zentratzen du bereziki bere lana. Pude ver un puma (Puma bat ikusi ahal izan nuen, 2011) eta Que je tombe tout le temps? (Une oro erortzen naizela?, 2013) Cannesko Zinemaldiko Cinéfondation eta Zuzendarien Hamabostaldian estreinatu ziren. Pude ver un puma filmak, gainera, Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko topaketan ere parte hartu zuen. Tôiquênrồi! (Ahaztu egin zait!, 2014) FIDMarseille zinemaldian estreinatu zen.

Haren film laburrak atzera begirako gisa eman dira, besteak beste, Parisko Cinémathèque Française zentroan eta Txileko Valdiviako Nazioarteko Zinemaldian. Williamsen lehenengo film luzeak, El auge del humano izenekoak (Gizakiaren une gorena, 2016), film onenaren saria irabazi zuen Locarnoko Zinemaldiko Cineasti atalean, eta, ondoren, honako zinemaldi hauetan eman zen besteak beste: Toronto International Film Festival - Wavelengths, New York Film Festival - Projections, Tate Cinema, Viennale eta Festival Internacional de Cine de Mar Del Plata. Tabakaleran Aro Atomikoa zikloaren barruan emango dugu film luze hau.

Tan atentos, Argentina, 2011, 7'
Pude ver un puma, Argentina, 2011, 17'
El ruido de las estrellas me aturde, Argentina, 2012, 20'
Que je tombe tout le temps? Arg, 2013, 15'
Tôiquênrồi!, Frantzia-Vietnam, 2014, 29'

Aurkezten dugun saioa esperimentu bat da: Williamsen film labur guztiak emango ditugu, bata bestearen atzetik, tartean pantaila beltz labur bat sartuta, guztiek proiektu bakar bat osatuko balute bezala. Eta amaieran bakarrik agertuko dira lan guztien amaierako kredituak. Honela azaldu du zuzendariak: “Uste dut interesgarria dela film labur guztiak batera ikustea, antzeko ideiak garatzen baitira bakoitzean eta modu desberdinetan saiatzen baitira beren bidea bilatzen. Iruditzen zait film bakoitzaren amaieran kredituak ez agertzeak eta tartean pantaila beltz bat sartzeak jarraitasuna ematen diela eta filmak beste modu batera ikusteko aukera ematen duela, ia obra bakar bat izango balitz bezala: ez da ez film luze bat, ezta bost film labur ere, zehazki”.

 
 
Descripción Corta

Teddy Williams-en film laburrei eskainitako saioa.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Zuzendariarekin solasaldia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si