Film labur irabazaleen proiekzioa + Universidad del Cine (Buenos Aires) Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan.
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa da Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute. Sari hau Fundazioak kulturarekin lotutako ekimenak sustatzeko duen borondatearen erakusgarria da, ildo beretik sortu da Zinetek proiektua.
Zinetek programa Donostia Zinemaldiaren eta Orona Fundazioaren arteko lankidetzari esker sortu da. Ikastaroan zehar sei film eta solasaldi eskainiko dira. Edizio honetako filmek jorratzen dituzten gaiak enpresa eta teknologia dira.
Saio guztietan aurkezpena egingo da filma eskaini baino lehen, eta solasaldirako tartea zabalduko da fimaren ostean. Gipuzkoako zentroetako ikasleak aurkezpen horiek egiteaz arduratuko dira, aditu baten laguntzarekin.
Film labur irabazaleen proiekzioa + Universidad del Cine (Buenos Aires) Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan.