Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

World of Tomorrow I, Don Hertzfeldt, AEB, 2015, 16’

Film luze hau azken urteotako sarituenetakoa, itzal handienekoetakoa eta ahaztezinenetako bat da, eta posible da orain arte horri buruz ezer entzun ez izana. Beharbada bai, baina informazioak gainezka egiten duen 3.0 garaian, batzuetan diamanteak oharkabean igarotzen dira. 50 sari baino gehiago ditu, eta nabarmentzekoak dira honako hauek: Sundanceko epaimahaiaren sari nagusia, SXSW film labur onena, ikusleen saria Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdian, film labur onena Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdian eta Oscarretako izendapena. Rolling Stone aldizkariak, indiearen garaiko beste tenpluetako bat aipatzearren, baieztatu zuen lan hau zinemaren historiako hamar animazio garrantzitsuenen artean zegoela. Eta hala da.

Emily neskato xalo eta alaia da, eta egun batean etorkizuneko Emilyren bisita jasotzen du: bera baino 227 geroago bizi den hirugarren belaunaldiko klon batena. Topaketa horrez geroztik, etorkizunerako bidaia kosmikoa hasten da, non deskubritu egiten baitira etortzeko dagoen munduaren sekretuak. Simpson familiako kideek ere hori aurreikusi zuten, Homer denbora-espazioa zeharkatuta gizakien mundura iristen zen atal harekin. Baina hau, Matt Groening transzendenteenarekin bat, poesia hutsa, umorea eta tristezia infinitua da.

Don Hertzfeldt da animazio-zuzendari independente nagusia, beren lanak marrazten, idazten, musikatzen eta banatzen dituzten morroi horietako bat. Haurtzaroko lehenbiziko irudiak gogorarazten dituzten zirriborroak oinarri hartuta, zuzendari iparamerikarrak bere mundua sortzen asmatu du: umorez gainezka egiten zuten anekdoten modura hasi ziren lanak, baina urteak igaro ahala transzendentziaz bete dira. Hertzfeld filosofoa da. Delirante xamarra, bai, baina filosofoa, azken batean. Kritikak jauretsi egin zuen It’s Such a Beautiful Day izenburupean bildutako trilogiaz geroztik, eta Americana jaialdiko gutun zuri honek aukera emango digu Word of Tomorrow osatzen duten kultuzko bi piezak ezagutzeko.

 

Beach Rats, Eliza Hittman, AEB, 2017, 95’

Nerabeak. Nerabeak eta sexua. Nerabeak, sexua eta adiskidetasuna Coney Islandeko jolas-parkean. Nerabeak eta nerabeek betetzen dituzten rolak: sexualtasun inposatua versus sexualitate desiratua. Nerabeen zalantzak. Frankie morroi gogorra da, gihartsua, urrezko katea duena, selfieak egiten dituena eta adiskideekin Coney Islanden biltzen dena, gaiztoarena egiten duena eta egun batean Simone izeneko neska bat ezagutzen duena. Halaber, Frankiek homosexualekin hitzorduak finkatzeko webguneetatik nabigatzen du, gauez kapelera jantzita ibiltzen da, eta hondartzaren inguruko isilpeko sexuaren basoetan ezkutatzen da. Dena 16 milimetroan filmatua: gorputzak, neoiak, begiradak.

Eliza Hittman zuzendariaren bigarren film luzea, zuzendaritza-lan onenaren saria Sundancen eta urteko top tena The New Yorker aldizkarian.

 
 
Descripción Corta

Bartzelonako Americana jaialdiari eskainiko diogun Gutun Zuria osatzen duten bi proiekzio saioetan lehena.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Josep María Machadok aurkeztutako saioa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si