Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Film laburren saio honen aurkezpena oso soila da: “hemen hasi zen guztia” erabil genezake izenburu gisa. Handik urte batzuetara Argentinako zinemaren erreferentzia bihurtutako zuzendarien lehenbiziko lan laburrak dira. Nahikoa da haien izenak irakurtzea, ondoren nazioarteko jaialdien zirkuituan eginiko ibilbidea ezagutzea eta geure buruari galdetzea: nola, noiz eta non hasi ziren hainbeste talentu biltzen duten ibilbide horiek guztiak? Hemen. Hemen hasi zen dena.

Saioaren iraupena: 110'

Negocios, Pablo Trapero, Argentina, 1995, 17’
Buenos Airesko behe-auzoetan kokatutako autoen ordezko piezen negozio batean Rulok eta Martínek aurre egiten diete eguneroko arazoei: dirua, arratoiak eta erromantzeak.

Derecho viejo, Mariano Llinás, Argentina, 1998, 12’
Auzoko mutiko batzuen etorkizuna, espiritu borgiar zalantzagabearekin narratua.

Hamaca paraguaya, Paz Encina, Paraguay, 2000, 9’
Bikote bat hamaka batean jesartzen da, euripean, beren semearen etorreraren zain. Sei urteren buruan, egoera hori berori bihurtu zen Paz Encinaren lehenbiziko film luzea (Hamaca paraguaya izan zuen izenburu).

Bajo figuras, Inés Braun, Argentina, 2000, 7’
Beren bizitza bizi duten hiru emakumeren istorioa: Carina, Carmen y Marina.

Cuando vuelvas vamos a ir a comer a Cantón, Andrés de Negri, Argentina, 2001, 2’
Maitasun-gutun labur baten testu xuxurlatua lau argazkiren gainetik mugitzen da.

El patio, Milagros Mumenthaler, Argentina, 2004, 16’
Bero-egun bat eta bi ahizpa nerabe, amaren deiaren zain.

Parece la pierna de una muñeca, Jazmín López, Argentina, 2006, 9’
Ikasleek edozer egiteko aukera duten igeriketa-eskola baten azken unearen sekuentzia-planoa.

Contracorriente, Agostina Guala, Argentina, 2008, 8’
Erreka da Feliperen gordelekua: inguruan duen indarkeriatik ihes egiteko herriko txoko bakarra..

Ahendu nde sapukai (Oigo tu grito), Pablo Lamar, Paraguai, 2008, 11’
Gizona, mendi-bizkarra, arrantxoa, prozesio bat...

Minimercado Champion, Florencia Percia, Argentina, 2010, 19’
Anak sari bat irabazten du Champions merkatu txikien promozio batean: bi eguneko bidaia bi pertsonarentzat. Baina Ana bakarrik dago, eta ematen du ez dela guztiz egokitzen irteera horretan.

 
Descripción Corta

Argentinako zinemaren erreferentzia bihurtutako zuzendarien lehenbiziko lan laburrak dira: Pablo Trapero, Mariano Llinás, Paz Encina...

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si