Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

RIZOMA de CINE saria 2010 urtean sortu zuten espainiar zinemagintzan ahots berriak laguntzeko. Egun zinemagile berriak ezagutarazteko plataforma bilakatu da eta Cameo, Filmin, Zeitgeist Films (EE.UU.) eta Cinetecarekin elkarlan estuan dihardu lanean

Aurten, RIZOMA saria osatzen duen sarea hazi egin da beste behin eta bederatzi zinematan izango da ikusgai: Filmoteca de Catalunya (Bartzelona), CGAI Filmoteca de Galicia (A Coruña), Filmoteca de Albacete (Albacete), Filmoteca de Extremadura (Caceres), Filmoteca de Andalucía (Kordoba), Laboral Cinemateca (Xixon), Casa de Cultura (Molinicos, Albacete), Filmoteca de Valencia (Valentzia), eta Tabakalera (Donostia).

 

Los Objetos Amorosos, Adrián Silvestre, Espainia, 2016, 115’

 

Luzek Europara bidaiatzen du berarentzat eta Bogotan utzitako semearentzat etorkizun hobea aurkitu nahian. Erroman, postoletto batean instalatzen da lehenbizi: berak bezala bizitza berregin nahi duten emigranteentzako patera-logela bat da. Luz hutsetik hasten da, hotel bateko garbitzaile-lanetan, eta bere lankideak bihurtzen dira munduarekiko konexio. Dena da arrunt harik eta, ezustean, Fran ezagutzen duen arte.

Los objetos amorosos autorik gabeko road movie bat da, bidaia, non Luz eta Fran euren legeen mende bizi baitira, beste latitude batzuetako jendearentzat baliagarri ez den postaletako Erroma batean.

Proiektuaren abiapuntua Latinoamerikako emakumeek Europako hirietara eginiko migrazioaren azterlana izan zen, eta lizentzia dokumentalak dituen fikzioa eraiki da. Proiektua Erromako Espainiako Errege Akademian garatu zen, eta Sevillako Europako Zinemaren Jaialdian estreinatu zen; han, kritikaren FIPRESCI saria lortu zuen. Halaber, honako hauek irabazi ditu: zinemaren Rizoma saria, film onenaren eta emakumezko aktore onenaren saria Queer Lisboa Film Festival jaialdian, emakumezko aktore onenaren saria Lesgaicinemaden (Madrilgo LGTB Zinemaren Nazioarteko Jaialdia), zuzendaritza onenaren eta interpretazio onenaren sariak Zinemagoak jaialdian (Bilboko LGTB Zinemaren Nazioarteko Jaialdia) eta ikusleen saria Queer Sicilian.

 
 
Descripción Corta

Los objetos amorosos autorik gabeko road movie bat da, bidaia, non Luz eta Fran euren legeen mende bizi baitira, beste latitude batzuetako jendearentzat baliagarri ez den postaletako Erroma batean. Film honek Rizoma saria irabazi du. 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Rizoma saria jaso duen Adrián Silvestreren filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si