Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Little Fugitive, Ray Ashley, Morris Engel, Ruth Orkin, 1953, DCP, JBAES 07/04 | JBAEUS 20/04 (VO:ENG)

François Truffautek beti esan izan du pelikula hau izan zuela jatorri La Nouvelle Vague (Olatu berria-k), hots, zuzendari gazteei errealitatea filmatzen ikasteko eta zinema independentea posible zela erakusteko modua eman zien obrak. Amerikako zinema berriak ere asko zor dio film honi; kasurako, amerikar zinemagintzarekin lotutako pertsona ospetsuenetako batek, John Cassavetesek, esan ohi zuen film honek irakatsi ziola zuzeneko zinema imajinatzen eta estudio handietako zinema klasiko eta arranditsutik urrun zeuden ekoizpen-modu berriak amesten. Honako hau, beraz, harribitxi txiki bat da, zinemaren historiaren erreferente erabatekoa, eta baliagarri zaigu zinema-aretoan Berenice Abbott argazkilariaren obrarekin izan ditugun elkarrizketak ixteko.

Ipar Amerikako argazkigintza kalera atera eta Beheraldi Handiaren ondorengo errealitatea erretratatzen hasi zen garaian heldu zen Abotten eta haren belaunaldiaren argazki-iraultza. Bada, zineman eta zinemaren bilakaeran ere antzera gertatu zen. Alde batetik, errealitatetik askoz gertuago zegoen sentsibilitatea zabaldu zen; bestetik, II. Mundu Gerran garatutako 16 eta 35 milimetroko kameren modelo eramangarriak iritsi ziren gazte zinemagileen eskuetara: azkenean, posible zen ekipamendu arinekin lan egitea eta herrialdeko kaleetan gertatzen zena kontatzera ateratzea. Neorrealismo italiarrak hasia zuen bide hura, eta haren formak, etika eta estetika eskola sortzen hasi ziren. Eta, adibide gisa, pelikula hau: Ray Ashley idazle eta zinemagileak talde bat osatu zuen bere emazte Ruth Orkin argazkilariarekin eta Morris Engel argazkilariarekin; ekoizpen-etxeen eta banaketa-etxeen inolako laguntzarik gabe, agertoki errealetan eta aktore profesionalik gabe egin zuten grabaketa. Horrelaxe hasten dira iraultza batzuk.

Film honek Joey izeneko Brooklyneko zazpi urteko haur baten egun bat kontatzen du: Joeyk Coney Islandera ihes egiten du, eta ezin konta ahala abentura bizi. Kamera eskuan, autentikotasuna, estilo soila, istorio sinplea, zuzeneko filmaketa (zenbaitetan inprobisatua) eta protagonista ikoniko bat. Zinema, azkenik, kalera ateratzera ausartu zen, agertoki erreal baten erdian fikzio txiki bat grabatzeko asmoz.

Little Fugitive gidoirik onenaren sarirako izendatu zuen Oscarren akademiak, eta Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoiarekin saritu zuten.
Descripción Corta

Little Fugitive gidoirik onenaren sarirako izendatu zuen Oscarren akademiak, eta Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoiarekin saritu zuten. 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ray Ashley, Morris Engel eta Ruth Orkinen film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si