Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Como me da la gana II, Ignacio Agüero, Chile, 2016, 86', DCP, VO: ESP

1986an, Pinocheten diktadura bete-betean, Ignacio Agüero zuzendari txiletarrak Como me da la gana pelikula dokumentala egin zuen, non bere lankideek eta garaikideek “Zertarako filmatzen duzu?” galderari erantzun behar baitzioten. Erantzunak erabateko printzipio-adierazpen bilakatzen ziren eta erresistentziazko ekintza bat ziren –erresistentzia politikoa, etikoa eta zinematografikoa– diktaduraren erdian filmografia bat altxatu nahi zuen belaunaldi oso batentzat.

Handik hogeita hamar urtera, demokrazia eta askatasuna berreskuratu ondoren, Ignacio Agüero kalera itzuli zen berriro, zinema egiteko lanbideaz beraz galdetzera: “Zer da zuretzat zinematografikoa?”. Kontua ez zen larrialdi politikoko egoera bati erantzutea, baizik eta beste larrialdi bati buruz hausnartzea: lengoaia zinematografikoari berari buruz. Horrenbestez, film honek aztertzen du ea zer izan daitekeen zinema gaur egun, Txileko ikus-entzunezko alorra mundu osoan jada erreferente denean (izen handiak dituzte: Pablo Larraín, Torres Leiva, Niles Atallah eta Hollywoodeko Akademiak berriki Oscarrarekin saritutako Sebastián Leilo, adibidez).

Baina film hau sekuela dokumentalaren ideiatik askoz harago doa. Lan honen alderdi funtsezkoena da nola Agüerok galdera oinarrizko eta ezinbesteko horrekin bere biografia zinematografikoari buruzko saiakera bat proposatzen duen. Zinemagile-ofizioari emana zaion zuzendari baten memoriak ditugu hauek, beraz. Artxiboko irudiak ikusiko ditugu, pelikula propioen zatiak, datak, testurak, hasierak, berrasierak, askotariko materialak, elkarrizketak, topaketak eta muntaketa-gelako solasaldiak, eta horiek guztiek erakutsi eta frogatuko digute zinemagile batzuentzat, Ignacio Agüerorrentzat kasurako, bizitza eta obra –hots, zinematografikoa eta nahitaezkoa dena– bulkada bakar eta berberaren parte direla.

FID Marseille jaialdiko Sari Nagusia.

 

Film hau Andréi Tarkovskiren Zerkalo (Ispilua) lanarekin elkarrizketan proposatzen dugu. Lan hori, hain zuzen, zuzendari errusiarraren autorretratua eta memoriari eta zinemagileen lanbideari buruzko saiakera partikularra da.

 
 
Descripción Corta

Film hau Andréi Tarkovskiren Zerkalo (Ispilua) lanarekin elkarrizketan proposatzen dugu. Lan hori, hain zuzen, zuzendari errusiarraren autorretratua eta memoriari eta zinemagileen lanbideari buruzko saiakera partikularra da.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ignacio Agüeroren filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si