Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Santa Teresa y otras historias, Nelson Carlo de Los Santos Arias, Mexiko, 2015, 65’, DCP, VO:ESP

Nola egokitu zinemara itxuraz zinemara egokitu ezin den nobela bat? Honako hau Roberto Bolañoren 2666 nobela film libre bilakatzeko saialdia da.

Santa Teresa hirian, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko mugan, Juan de Dios Martínez ikertzaileak –erdi kazetaria, erdi detektibea– emakumeen hilketa batzuei buruzko egia argitu nahi du. Film honetan, lehen paragrafoan esan dugun moduan, ikus dezakegu zinema askatasun osoko lurraldea dela: film hau bi herrialderen arteko mugari buruzkoa da, baina baita zinemaren mugak hausteari buruzkoa ere, fikzioaren eta dokumentalaren mugei buruzkoa, errelatoaren eta egituren konbentzioei buruzkoa. Hala, filmeko istorio guztiek elkarrekin funtzionatzen dute batzuetan lotura agerikoekin, besteetan lotura ezkutukoekin, besteetan lotura nabariekin eta besteetan lotura harrigarriekin. Zinema, espazio plural, sailkaezin eta aldabera gisa, beharbada modu bakarra da erronka jakin batzuk gainditzeko, zuzendari karibetarrak bere lehen pelikulan duena kasurako.

Santo Domingon jaio zen eta Buenos Airesen, Edinburgon eta Los Angelesen trebatu zen, eta haren bizi-esperientzia propioak ahalmen narratibo plural, libertario eta sailkaezin hori ematen du aditzera. Haren bigarren filma, Cocote (2017), Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean programatu zuten, Locarnoko Jaialdiko Signs of Life ataleko saria irabazi ondoren. Horregatik, hiriko ikusleek badakite mundu osoko zinemagileen panoramako zuzendari arriskatu eta interesgarrienetako bati buruz ari garela.

Santa Teresa y otras historias lanak Georges de Beauregard saria eskuratu zuen FID Marseille jaialdian, eta beste hainbat jaialditan eman zuten ondoren, hala nola Toronton, New Yorken, Viennalen eta Mar del Platan; han, gainera, Latinoamerikako Film Onenaren saria irabazi zuen.

 

Descripción Corta

Nola egokitu zinemara itxuraz zinemara egokitu ezin den nobela bat? Honako hau Roberto Bolañoren 2666 nobela film libre bilakatzeko saialdia da.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Nelson Carlo de los Santos Ariasen filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si