Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Adiós entusiasmo, Vladimir Durán, Argentina-Kolonbia, 2017, 79’, DCP, VO:ESP

Kolonbiar zuzendari Vladimir Duránek esan ohi du bere lehen film luze honen zuzeneko erreferentzia izan zela gure ikusleek ondo ezagutzen duten pelikula bat: El desencanto (1976), Panero familiari buruzko Jaime Chávarriren dokumentala. “Horixe garatu nahi nuen nik: logika oroz kanpo dauden logikak eta ohikoa ez den moduan pentsatzen duen jendea”.

Axelek hamar urte ditu, eta bere hiru arrebekin eta amarekin bizi da Buenos Airesko etxe batean. Urtebetetzeak ospatzen dituzte, antzezlanak antolatzen dituzte, aspaldiko musika entzuten dute, eztabaidan eta liskarrean aritzen dira, lagunak bileretara gonbidatzen dituzte, etxean grabatutako bideoak ikusten dituzte telebistan... Finean, edozein familiak korridore luzez eta gela erraldoiz beteriko etxe batean egingo zukeena egiten dute. Baina bada zerbait bitxia horretan guztian: Margarita, ama, logela batean giltzapetuta bizi da; ez da inoiz ateratzen handik, eta inor ezin da hara sartu. Haren ahotsa bainugelara ematen duen leihatila batetik baino ez da entzuten, baina mamu-itxurako presentzia ezin bitxiago hori nahikoa da matriarkak bere familiaren eguneroko bizimodua eta patua gida dezan.

Pelikula honek Film Luze Onenaren Saria irabazi zuen Buenos Airesko Zinema Independentearen Bafici Jaialdian, Abangoardia eta Generoaren Konpetentzian.

 
 
Descripción Corta

Vladimir Durán zuzendariaren lehen film luzea, Film Luze Onenaren Saria irabazi zuen Buenos Airesko Zinema Independentearen Bafici Jaialdian, Abangoardia eta Generoaren Konpetentzian.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Vladimir Duránen film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si