Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Mamoushka
Aita hil zen. Egun batean ondo zegoen, eta handik 6 hilabetera hil egin zen. Ebakuntza erraz baten ostean zerbait harrapatu zuen ospitalean. Nire ama eta aita ez ziren denbora luzez elkarrekin egon, baina beti izan zuten harreman estua. Edozein heriotzekin gertatzen den bezala, mundua txikiago bilakatzen da. Edozein heriotzekin gertatzen den bezala, norberaren hilkortasuna nabarmenagoa da. Nire amarentzat, emakume gehienentzat bezala, gogorra izan zen zahartzea: Bere gorputza, bere azala, bere bularrak… Indarra eman nahi nion, zein ederra den erakutsi, ikusarazi. Ezin izan nuen filmatu, izutu egiten zen. Beraz, argazkiak egin nizkion. 3 egun behar izan genituen. Argazkiak egin nizkion kameraz ahazteko hitz egiten zuen bitartean. Ezagutzen ez nituen istorioak kontatu zizkidan, berari buruzkoak, maitasunari buruzkoak, niri buruzkoak. Eta orduan, testu hau idatzi nuen. Negarrik egin gabe irakurtzen zuela grabatzea izan zen beretzat gogorrena. Baina lortu genuen. Pelikulak keinuak bezalakoak direla uste dut. Keinu bakoitzak ondorio bat dauka. Niretzako garrantzitsuena prozesutik zerbait jasotzea da. Zerbait itzultzen die pelikula zurekin egin duten pertsonei eta agian, beste batzuei ere bai. Pelikula amarentzako egin nuen eta on egin zion. Mina baretu zion eta bere burua ezberdin ikusarazi zion. Agian, beste batzuei ere gerta dakieke. VM

 

Precious
Stephen Dwoskin bere azken pelikula egiten ari zen. Bizitza osoa borrokan eman eta gero, bazekien bukaera iristear zegoela. Plano, soinu, argazki bat edo nahi genuena bidaltzeko eskatu zigun bere pelikulan erabiltzeko (ala ez). Gauza bakarra genekien: izenburua “AGE IS…” zen.
Hauxe da nik bidali niona.

 

 

Valérie Massadian oso gaztetan hasi zen lanean eta ezin izan zuen zinema ikasketarik egin, baina argazkilari gisa jardun zen eta ogibide horri esker munduari aurre egiten ikasi zuen, arte-zuzendaritzaren inguruko ikuspegi sendoa garatuz.

Francois Rotger-en The Passenger eta Story of Jen-en filmetan zuzendari artistikoa izan zen eta 2011an debuta egin zuen bere lehen filmarekin, Nana. 2017an, bere bigarren filma estreinatu zuen, Milla. Biak saritu dituzte Locarnoko Zinemaldian.
Valerie Massadianen lanek emakumezko pertsonaiek munduarekin daukaten harremana dute ardatza.

Descripción Corta

Ikus-entzunezko programa Tabakalera eraikinaren hormetara hedatzen da. Ikus-entzunezko programarekin eta Tabakalerako zinemarekin lotutako obrak proiektatzeko gune bat da Horma.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si