Baronesa, Juliana Antunes, Brasil, 2017, 71' DCP JBAES
Vila Mariquinha Belo Horizonteko iparraldeko favela bat da, Brasilen. Bertan bizi dira Andreia eta Leid, fikzio-dokumentalaren mugekin jolasean dabilen pelikula honetako protagonistak. Bertan bizi izan da filmaren zuzendaria sei urtez, aktore ez diren protagonistak dauzkan film hau prestatzen.
Baronesa lurrari lotutako filma da, erretratatzen dituen pertsonaien duintasunari lotua, miserabletasunaren topikoak eta ezagunak zaizkigun lekuetatik aldentzen dena. Favelako emakumeen bizitza argitsu eta gordina erakustea da kontua, euren aisia, plazerra, boterea.
Baronesa lurrari lotutako filma da, erretratatzen dituen pertsonaien duintasunari lotua, miserabletasunaren topikoak eta ezagunak zaizkigun lekuetatik aldentzen dena.