Iraupena: 89' JBAES
Airport, Michaela Müller, Suitza, 11', DCP,
Aireportu moderno batean, bat-bateko irregulartasunek geldiarazi egingo dute bidaiarien joan-etorri etengabea. Tragediatik izura urrats bat baino ez dago.
Phantasiesätze, Dane Komljen, Alemania-Danimarka, 2017, 17', DCP
Orain dela uste asko, ibai ondoko herriek izurritea pairatu zuten. Epidemia kutsakorrak guztiari eta guztiei erasan zien: animalia eta landareei, harriei eta lurrari, gizonei, emakumeei eta haurrei, haien pentsamenduei, haien ametsei, haien oroitzapenei. Urteak igaro ondoren, hiriak aurretik zeuden bezalaxe agertu ziren berriro, kalterik gabe.
Nyo Vweta Nafta, Ico Costa, Portugal-Mozambike, 2017, 21', DCP
Inhambane. Mozambike. King-Best. Samsung Galaxy. Versace. Neskak. Oilar zuri bat. Norvegian ez dago zotzik. Kokondoak. Baobabaren frutak. Superfrutak. C bitamina. Passiflorine. Azido alfa-linolenikoa. SMS bat txineraz. Megabyteak. Cardoso hotela.
Silica, Pia Borg, Australia-Reino Unido, 2017, 23', DCP
Esploratzaile bat Australia hegoaldeko meatze-hiri batera iritsi da, eta bi gurutzatze gertatzen dira: zientzia fikzioaren eta eskualde erdibasamortutar horretako paisaiaren gaineko esperimentuaren artekoa, eta kultura indigenaren aztarnak eta zinemaren historiaren arrastoak agertzearena.
Galatée à l'infini, Julia Maura, Mariangela Pluchino, Ambra Reijnen, Maria Chatzi, Fátima Flores, Espainia, 2017, 17', DCP
Pigmalionek bere eskuekin emakume orbangabe bat sortzea erabaki du: bere erreinuari eskulana eta plazerak ekarriko dizkion izaki bat. “Galatée à l’infini” filmak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia eta Dokumental Onenaren Urrezko Mikeldi saria irabazi zituen Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko 59. Nazioarteko Jaialdian, Zinebin.
Bilboko Zinebi zinema jaialdiari eskainitako Gutun Zuria. Vanesa Fernández, jaialdiaren zuzendariak aurkeztuko du saioa.