Milla, Valérie Massadian, Frantzia, 2017, 128’ DCP JBAES
Pelikula hau rock-and-roll disko baten tankerakoa da: hauskorra, elektrikoa, begitazioduna.
Millak 17 urte ditu, eta bere mutil-lagun Leorekin batera doa Frantzia iparraldeko kostaldetik bidaian. Zeri ihesi ari dira? Nondik datoz? Nora doaz? Zer dela-eta dabiltza bi maitaleak bientzako etxe baten bila?
Premia larrian bizi dira etengabe, bizirik irauteko ahaleginean: gaizki ordaindutako lantxoak, mundua aldarazteko asmotan igarotzen dituzten gauak, ezezagun zaizkien paisaietako egunsentiak... Harik eta Mantxako kanalaren bazterrean etxe bat aurkitu eta pixkanaka beren babesleku bihurtzen duten arte. Orduan, maitasun gazte horrek, maitasun atomikoak, maitasunaren maitasunak, betiko aldatuko ditu.
Valérie Massadianen bigarren film luzea.
Sariak:
Nazioarteko film onena Doclisboa zinema-jaialdian, 2017
Pelikula onena Belforteko Nazioarteko Zinema Jaialdian, 2017
Pelikula onena Lanzaroteko Nazioarteko Zinema Jaialdian, 2017
Ikusleen saria, epaimahaiaren saria eta pelikula onenaren Urrezko Lehoinabarra Locanoko Nazioarteko Zinema Jaialdian, 2017.
Pelikula hau rock-and-roll disko baten tankerakoa da: hauskorra, elektrikoa, begitazioduna. Valérie Massadian.zuzendariaren bigarren film luzea.